Fundación Fondo Formación-etik bi noranzkoko prozesu integratzaile batekiko apustua egiten dugu. Denok, imigrante zein euskal herritarrok, gure kultura bizitzeko modua partekatzen ez dutenekin era eraginkorrean erlazionatu ahal izateko, konpetentzia berriak sortzen lan egiten dugu. Elkarbizitza eta jendartearen aberasterako gakoa hau dela uste dugu; desberdintasunak eta elkar ulertzean eta kultura artekotasunaren elkarrizketan oinarritzen den elkarbizitzaren garrantzia aintzatetsi eta balioa ematea.

Elkarlanean, integrazio proiektuan pertsona migratuek duten paper aktiboa ere aintzatetsi behar dugu, eta, gainera, jendarte hartzailearen akzio eremua handitu ere egiten dugu.

Interculturalidad e inmigración

Kulturartekotasuna eta immigrazioa

AFAk finantzatutako eta Laudion, Amurrion eta Artziniegan garatutako “elkarrekin bizitzeko ipuinak” proiektua. 2019ko otsaila.

Nola egiten dugun? Kulturaren bitartez eta era ludikoan, gure publiko ezberdinetara moldatzen:

  • Umeentzako ipuin kontalari eta txotxongiloak
  • Gaitasun sozialei buruzko tailerrak adin nagusientzat
  • Lana bilatzerako orduan aspektu kulturalak barne hartzen dituzten talde orientazioak…

Norbaitek bere generoaren, arrazaren edo jatorriaren arabera mugatuta jotzen badu, are mugatuagoa izango da
Carly Fiorina


Enpresa edo partikularra zara eta gurekin elkarlanean aritzeko interesa duzu?

Gutxi edo asko, garrantzitsuena zuen aletxoa ekartzea da.
Idatz iezaguzu, mesedez, info@fondoempleo.net helbidera, eta zure baliabideak nola erabiliko diren jakiteko informazioa eta datuak emango dizkizugu.

Aldea egiteko txikiegia zarela uste baduzu, saia zaitez eltxo batekin lo egiten.
Afrikako esaera zaharra

Jarri harremanetan Fondo Formación Fundazioarekin

Orientazio-zerbitzuan hitzordua eskatu nahi baduzu, lan-bitartekaritzako zerbitzuarekin harremanetan jarri, zure enpresarako pertsona bat kontratatu edo Fundazioko taldeko kide izan nahi baduzu, zure esanetara gaude