Egoera pertsonal eta sozialen eraginez gizarteratzerako berariazko euskarriak behar dituzten horiei laguntzen diegu; Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edota beste prestazio batzuen titularrak, Gizarte-Larrialdietarako Laguntza-ren titularrak, emakume etorkinak, langabezia egoeran denbora luzea daramaten pertsonak, mendeko pertsonaren zaintzan jarduten duten eta sare sozialik gabe diharduten emakumeak, kale egoeran dauden pertsonak eta gizarteratzea oztopatu dezaketen beste hainbat egoera.

EAEko udaletxe ezberdinetako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin elkarlan estuan beti, ekintza ezberdinak burutzen ditugu, hala nola, taldean motibazio eta auto-estima lantzeko tailerrak, adimen emozionala, gaitasun sozial eta pertsonalen entrenamendua, formaziorako motibazio tailerrak, ohiturak eta gaitasun sozialak sendotzeko ekintzak…eta beste makina bat jarduera.

Inserción social

Gizpuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Fundación Fondo Formación ZIRKIN Berri proiektua garatzen dugu, Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte-zerbitzuen arloan lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei diru-laguntzak emateko deialdiaren babesean

Inserción social - Zirkin Berri

ZIRKIN Berri proiektuak espazio bat sortu nahi du gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzat, eta gizarteratze soziolaborala, eraginkorra, kulturala eta soziala du helburu. Helburu hauek ditu proiektuak:

  • Bizi-kalitatea hobetzea
  • Kalteak murriztea
  • Autonomia pertsonala eta gizarte-erantzukizuna areagotzea eta haren eraldaketa soziala.

Hurbiltasuneko espazio bat eskaintzen dugu, eguneko arreta-orduetan irekia, pertsonei gizarteratzeko bide bat eraikitzen laguntzeko, beren autonomia pertsonala lortzeko eta beharrezkoak diren tresnak eskaintzen dizkiogu horrela, beren garapenaren protagonista izateko.

Azken batean, Zirkin Berri “erosotasun gunetik” irteteko aukera da. Egoera berriei aurre egiten diegunean, geure burua aurkitzen dugu, eta agian printzipio on bat litzateke geure buruari galdetzea, “zergatik ez?”.

Esan eta ahaztuko dut, erakutsi eta gogoratuko dut, nahazi nazazu eta ikasiko dut
Benjamin Franklin


Enpresa edo partikularra zara eta gurekin elkarlanean aritzeko interesa duzu?

Gutxi edo asko, garrantzitsuena zuen aletxoa ekartzea da.
Idatz iezaguzu, mesedez, info@fondoempleo.net helbidera, eta zure baliabideak nola erabiliko diren jakiteko

informazioa eta datuak emango dizkizugu.

Aldea egiteko txikiegia zarela uste baduzu, saia zaitez eltxo batekin lo egiten.
Afrikako esaera zaharra

Jarri harremanetan Fondo Formación Fundazioarekin

Orientazio-zerbitzuan hitzordua eskatu nahi baduzu, lan-bitartekaritzako zerbitzuarekin harremanetan jarri, zure enpresarako pertsona bat kontratatu edo Fundazioko taldeko kide izan nahi baduzu, zure esanetara gaude