A-25 (Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna) eta M-8 (Emakumeen Nazioarteko Eguna) ospatzeko, «Orientazio eta arreta soziolaboralean ikusten ez duguna» izeneko jardunaldiak antolatu ditugu, Emakunderekin lankidetzan.
Parte-hartzeak eta harrerak gure espektatibak gainditu dituzte, eta baieztatu dute ezinbestekoa dela espazioak sortzea gure jardun profesionalaren inguruan hausnarketa partekatua egiteko.
Jardunaldiak ikaskuntza kolektiborako, elkarrizketarako eta berrikuspen kritikorako gune gisa finkatu dira. Esperientziak partekatu, inertziak zalantzan jarri, eta erreminta zehatzak eskuratu ahal izan ditugu orientazio eta arreta soziolaborala ikuspegi bidezkoago eta inklusiboago batetik hobetzeko.
Eskerrak eman nahi dizkiegu, batetik –eta bereziki–, Emakunderi, bere lankidetzagatik eta konpromisoagatik; eta, bestetik, parte-hartzaile guztiei, beren inplikazioagatik, ekarpen baliotsuengatik eta esku-hartzea bidezkoagoa eta eraldatzaileagoa izan dadin aurrera egiteko duten borondateagatik.

